"Erretzeari uztea prozesu bat da, beraz, berriz erortzeak ez gaitu hondoratu behar”

Asunción Klinikako alergologo eta Desohitze Tabakikoko Unitatearen arduradun Mª del Mar del Castillok nahiago du tabakismoa ohikoa ez den ikuspuntu batetik aztertu. Tabakoak sortzen dituen kalteetan arreta jarri ordez, atseginago zaio pazienteek erretzeari uztean irabaziko dutenaz pentsatzea. Ostiral honetan, maiatzak 31, Tabakoaren Aurkako Munduko Eguna ospatzen dela-eta, berarekin hitz egin dugu.

Zergatik hasiko ote da jendea erretzen... Gazteek helduekiko dituzten jarrera imitatzaileek garrantzi handia dute; talde batera egokitzeko nahia, edo bere izaera berrindartzeko desira... Arazoa da tabakoa oso adiktiboa dela, eta ohartzen direnerako, jendea oso engantxatuta dagoela.


Ez zaizu iruditzen, ordea, tabakoarekiko pertzepzio soziala aldatzen ari dela, besteren artean, tabakoaren aurkako legeari esker. Zinean ere 'gaiztoek' soilik erretzen dute... Hori dirudi, baina ez dut erretzeari uzteko laguntza profesional askorik eskatzen denaren sentsaziorik. Asko hitz egiten da, baina diotena baino gutxiago egin. Noski, tabakoaren aurkako legeak lagundu egin du jendeak zalantza egiteko eta badago utzi duen jende portzentaje bat. Baina asko dago egiteko. Tabakoak hil egiten duela eta patologia koputu handi bat eragile zuzen eta zeharkakoa dela azpimarratzen jarraitu behar da.


Kuriosoa da osasunaz gero eta gehiago arduratzen den gizarte batean tabakoak ohitura oso hedatua izaten jarraitzea... Bai, ez zaie kasu gehiegirik egiten tabako kutxatiletako ohartarazpen-eskelei. Jende askok uste du exajeratu egiten dela, edo "niri ez zait ezer gertatuko" uste du.


Irrazionaltasunaren lurraldean gabiltza, orduan... Bai. Tabakoa adikzio bat da, eta adikzioak irrazionalak dira. Nikotina oso adiktiboa da. Droga bat da, eta, hala, gure dosia behar dugu odoleko nikotina mailak mantetzeko.


Badaude tabakoa uztea gehiegi kostatzen ez zaien ohiko kontsumitzaileak, baina hori biztanleen %5i soilik gertatzen zaio

Nikotikarekiko adikzioaz gain, zerk bilakatzen du tabakoa horren arriskutsu? Tabakoak 4000 osagai inguru ditu, zeinetatik batzuk minbizi eragile diren, besteek sistema kardiobaskularrari eragiten dioten, arnas-asparatuari, etab. Tabakoak gure gorputzeko sistema eta organo guztiei kalterako eragiten die.


Tabakora engantxatzeko joera duten pertsonak daude? Badaude erretzeari uztea kostatzen ez zaien ohiko kontsumitzaileak, baina erretzaileen %5 dira. Utzi nahi denean berriz erortzea ohikoa da, baina hori erretzeari uzteko prozesuaren barruan dago, erortzea ez da dependentzia neurtzeko modu bat. Erortzen ez den norbait, ziurrenik ez zen oso dependientea izango. Ikerketa batzuen arabera, badaude engantxatzeko joera naturala duten pertsonak, baina azkenean ez dago deus konkluienterik.


Horrela ikusita, erretzeari uzteak lortu ezinezko helburua dirudi... Gauzak ez dira errazak edo zailak. Erretzeari uzteko nahia eduki egin behar da. Erretzeari uzteko motibazioa baldin baduzu, lor dezakezu eta laguntzarekin errazago izan ahal zaizu. Erretzeari uztea prozesu bat da, beraz, berriz erortzeak ez gaitu hondoratu behar, eta ezta porrot bat bezala bizi ere, ikasketa aldi bat bezala baizik.


Tabakoa adikzio bat dela barneratuz, zertan datza eskaintzen duzun desohitze tabakikoa? Hasteko, erretzailearen diagnostikoa egin behar da. Jakin non eta nola dagoen pertsona hori, zergatik erretzen duen, zein motibazio maila duen, zein arazo gehiago... Hortik aurrera, tratamendu estrategia bat egiten da, erretzeari uzteko prestatu dadin, eta abstinentzia mantentzeko. Hor metodo ezberdinak erabil ditzakegu, farmakologikoak eta ez farmakologikoak, eta teknika ezberdinetako laguntza psikologikoa.


Metodorik heterodoxoenen bitartez erretzeari uzten diotenak daude, hipnosia edo akupuntura kasu. Zer deritzozu modu horiez? Metodo horien eraginkortasuna kontrastatzen duten ikerketa asko ez daude, baina erretzaile batzuek lortzen dute. Garrantzitsuena erretzeari uztea da, eta bakoitzak ondoen iruditzen zaion eran saiatu behar du.

© Assumptio Proinnova Fundazioa 2019

  • Facebook
  • Twitter
  • YouTube