Kolesterola: zer da eta nola eragiten dio gure osasunari





Kolesterola gure gorputzeko lipido edo grasa garrantzitsuenetako bat da. Oinarriz, gure organoetan dauden zelulen mintza sortzeko balio du, eta zenbait hormonarentzako 'oinarrizko elikagai' gisa. Bi motako kolesterola dago; "ona" (HDL), eta txarra (LDL). Faktore kontrolagarria izan arren, kolesterol 'txarra' altu izatea arrisku kardiobaskularrerako faktore hedatuenetako eta garrantzitsuenetako bat da. Datua herriadetik herrialdera aldatzen bada ere, munduko biztanleen %38k gehiegizko kolesterola du bere odolean. Espainiaren kasuan, %55koa da zifra hori.



Kolesterol 'ona' vs kolesterol 'txarra'

Kolesterolaren egitekoa honakoa da: odolak kolesterola gibeletik eta hesteetatik behar duen organoetara eramaten du, lipoproteina deitutako partikula batzuekin batera, zeintzuk bi motakoak dauden:


Dentsitate baxukoak (LDL): kolesterola gibeletik gure zelula guztietara eramateko arduraduna da.

Dentsitate altukoak (HDL): alderantzizko bidea egiten dute, erabili gabeko kolesterola hartu eta gibelera itzultzen baitute, hura biltegiratu edo bilisaren bidez kaleratzeko.


Hala, lipoproteinen portaeraren araberako bi kolesterol mota bereizten ditugu:


Kolesterol txarra: Kolesterola LDL partikularekin batzean arterietako paretan kokatzen da, eta ateroma plakak sortzen ditu.

Kolesterol ona: HDL partikulak gehiegizko kolesterola gibelera bideratzen du, ezabatua izan dadin.



Zer arrisku ditu kolesterol 'txarrak'?

  • Odolean maila altua izateak hiperkolesterolemia sortzen du. Frogatua dago odoleko kolesterol maila 240koa dutenek miokardio-bihotzekoa pairatzeko arrisku bikoitza dutela 200ekoa dutenekin alderatuta.

  • Zelulak odolak daroan kolesterol guztia xurgatzeko gai ez direnean, soberakina arteriako horman kokatzen da eta hura estutzen du progresiboki, arteroesklerosia sortuz.


Nola egin diezaiokegu aurre?

Bizi ohitura osasuntsuak mantentzea da kolesterolari aurre egiteko modurik erraz eta eraginkorrena. Alabaina, kasu batzuetan teknika horiek ez dute eraginik izaten, eta halakoetan botikak errezetatzen dituzte sendagileek. Halere, aipatu dugun moduan, kirolaren praktikak eta dieta osasuntsua dira kolesterola geratzeko biderik onena:

  • Dietak norbanakoarena, nahasia eta orekatua izan behar du, grasa aseak baztertuz. Zentzu horretan, kolesterol 'txarrari' aurre egiteko dietarik egokiena mediterranokoa deiturikoa da.

  • Uko egin aurrez prestatutako jakieii, eta aldatu ezazun azido grasatsu monoinstauratu eta polinstauratuengatik. Grasa horiek arrainetan, eta hazien nahiz oliba olietan daude.

  • Barazkien, lekaleen, begetalen eta fruten kontsumoak ez du hutsik egin behar arrisku kardiobaskularreko faktore hauek tratatzerako orduan.

  • Saihestu edo gutxitu esneki osoen kontsumoa, eta baita haragi grasatsuena ere (txarkuteria, etab).

  • Kirola egitea ezinbestekoa da. Ariketa aerobikoen programa bat (oinez ibiltzea, lasterka lasaia, txirrindularitza, igeriketa...) modu moderatu batean egiteak HDL (kolesterol ona) sortzea areagotzen du, eta LDLa (kolesterol txarra) eta triglizeridoak murriztu.

  • Saihestu oinarri kaloriko kontzentratudun jakiak, hau da, nutrigai urriak dituzten janari kaloriatsuak (edari azukredunak, alkoholdunak, patat frijituak, etab.)


© Assumptio Proinnova Fundazioa 2019

  • Facebook
  • Twitter
  • YouTube