Infekzio nosokomialak: zer dira eta nola aurreikusi daitezke

Infekzio nosokomiala paziente batek ospitale eremuan harrapatu duen hura da, eta baita osasun langileak lantokian kutsatu dituzten haiek ere. Eskuen higiene egoki bat da gaixotasun nosokomialak saihesteko gakoetako bat. Gisa horretako infekzioek 90.000 heriotz eragiten dituzte urtean Europako Batasunean.

Infekzio nosokomialak paziente ingresatuek bere ospitaleratzearen arrazoiarekin loturarik izan gabe klinika eremuetan harrapatutako haiek dira, eta baita osasun langileek beren lan esparruetan kutsatutakoak ere.


Infekzio horietako asko ohikoak dira ospitale eremuetan, pazienteen nahiz bestelako erabiltzaileen bidez sartzen diren mikroorganismo ugariengatik. Oro har, hiru motako infekzio nosokomialak daude:

  • Infekzio gurutzatua: Eremu klinikoan dagoen erabiltzaile batengandik kutsatutako mikroorganismo bat.

  • Infekzio endogenoa: Ospitaleratutako pertsonaren floratik jasoa.

  • Inguruneko infekzioa: Aurrez kutsatutako pertsona batek erabilitako objektu edo sustantzia batetik jasotako infekzioa.

Infekzio nosokomial gehienek herritarren artean ohikoak diren mikroorganismoak dituzte oinarrian, baina gaixoei gehiago eragiten diete

Egiaz, infekzio nosokomial gehienek herritarren artean ohikoak diren mikroorganismoak dituzte oinarrian, baina gaixoei gehiago eragiten diete, beren egoera klinikoarengatik.


Eskuen higienea prebentzio gisa

Gisa honetako infekzioen kutsatzea eta transmisioa ekiditeko modurik eraginkorrenetako bat eskuen higiene egokia mantentzea da. OMEren arabera, "infekzioen prebentzioa osasun sistemen indartzearen zati garrantzitsua da. Eskuen higienea ebakuntza gehienen oinarrian dago, izan gailu mediko inbasibo bat txertatzean, nahiz zauriak manipulatzean edota injekzio bat egiterakoan".


Eskuen higienea osasun sistemen segurtasuna azpimarratzen duen kalitate indikadorea da

Organismoak azpimarratzen du eskuen higienea osasun sistemen segurtasuna azpimarratzen duen kalitate indikadorea dela. Horrenbeste, ezen adituen arabera gaixotasun horien bi heren ekidin daitekeen eskuen garbiketa on baten bidez.


Urtean 90.000 heriotzetik gora

Eskuen garbiketa egoki batek infekzio nosokomial ugari aurreikusi ditzake. Egun, kalkulatzen da ospitaleratutako pazienteen %7k, 15 lagunetik 1ek, mota horretako infekzio bat harrapatzen duela. Espainiako urteko 700.000.000 €-ko kostua du horrek.


Infekzio horiek heriotz saihesgarri asko eragiten dituzte Europar Batasunean. Azken kalkuluen arabera, 90.000 lagun baino gehiago hiltzen dira urtero eremu komunitarioan infekzio nosokomialek eraginda. Eskuen garbiketa egoki batekin murriztu daitekeen zifra da hori.




© Assumptio Proinnova Fundazioa 2019

  • Facebook
  • Twitter
  • YouTube