"Baztertu egin behar dira jaki ultraprozesatuak, eta fruta eta barazki gehiago sartu"

Ostegun honetan, uztailak 11 18:00etan, Tolosako Zerkausiak Osasuna Kalean kanpainako laugarren eta azken saioa hartuko du, 'Elikatu zure osasuna' izenburupean, Asunción Klinikak antolatuta. Oraingoan, Luis Sollet doktore kardiologoak, Roberto Ruiz Hika Txakolindegiko sukaldariak eta Ariane Núñez nutrizionistak elikadura osasuntsu batek arrisku kardiobaskularreko faktoreak prebenitzeko garaian duen garrantzia azpimarratuko du, show-cooking bat izango duen saioan. Horri buruz aritu gara Ariane Núñezekin.


Datorren uztailaren 11ean 'Elikatu zure osasuna' hitzaldia egingo duzue. Zergatik da horren osasuntsua gure osasuna zaintzea?

Elikadura osasuntsu bat zaintzeak arrisku kardiobaskularreko faktoreak prebenitu eta murrizten lagundu dezake, eta haietako batzuk aldagarriak ere badira: diabetesa, hipertentsioa, hiperkolesterolemia eta abar dira horren adibide.

Obesitatea da elikadurarekin lotutako beste faktore aldagarri horietako bat.

Gaur egun, obesitatea hazi egin da gure bizimoduak aldatu egin direlako. Geroz eta produktu ultraprozesatu gehiago jaten ditugu, kalitate txarreko grasa begetalak izan ohi dituzte, eta azukre kopuru handiak. Gainera, geroz eta denbora gutxiago daukagu eta alboratu egin dugu ariketa fisikoa egitea. Bi faktore horiek pisuz handitzea ekartzen digute.

Zerk bilakatzen du obesitatea arrisku kardiobaskularreko faktore bat?

Elikadura txar batek intsulinarekiko erresistentzia aregotzen du, eta hala, grasa gehiago hartzen dugu. Horrek kolesterola handitzea dakar eta odol hodiak zanpatzeak odol presioa handitzen du. Une batean, obesitatearekin hipertentsioa, diabetesa eta hiperkolesterolemia izan ditzakegu, eta horrek iktusa edo bihotzekoa bezalako gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua handitzea dakar.

Zein pauso jarrai ditzakegu arrisku horiek murrizteko?

Lehenik eta behin, bolleria moduko produktuak jateari utzi behar diogu, eta baita aurrez prestatutako jakiak edo etxean egindakoak ez diren izozkiak ere. Kalitate txarreko grasa eta azukre ugari daramaten jakiek pisuz haztea eragingo digute. Alboratu egin behar dira jaki horiek, eta fruta nahiz barazki gehiago jan. Egun ez gara eguneko hiru fruta piezatara iristen, eta barazkiak jatordu batean soilik sartzen dira. Sarri, kantitate murritzetan, gure elikaduraren oinarri izan beharko luketenean.

Zein da elikadura on baten oinarria?

Frutez eta barazkiez gain, lekaleei lehentasuna eman behar diegu, kolesterola erregulatzen laguntzen baitute. Baita zereal integralak ere, avena kasu, eta gosarian sar genezake jogurt batekin. Gero, arrain urdina ere sartu beharko genuke dietan, eta haragiei dagokienean, haragi zuria, oilaskoa-edo. Hestekiek debekatuta egon beharko lukete.

Jendeari kosta egiten zaio alimentuak konbinatzea, eta errazera jotzen du... Nola alda daiteke mentalitate hori?

Garrantzitsua da. Adibidez, lekaleak lehen plater gisa jateko ohitura dugu, eta nire iritziz bigarren izan beharko luke. Lehen plater gisa entsalada bat sar dezakegu, edo barazki egosiak. Eta gero lekaleak sartu beharko genituzke -barazkiarekin, hobe- bigarren plater gisa. Haragia edo arraina jaten dugunean, gutxienez plateraren erdia barazki izan beharko litzateke. Haragi gehiegi jaten dugu.

Osteguneko hitzaldian bertako produktuak erabiliko dituzue. Zein garrantzi du?

Hain justu ere. Lehendabizi, bertako produktuak erabiltzeak kontsumo lokala areagotzen du, eta bertako nekazariek euren aletxoa eramaten dute hala. Bestalde, merkeagoa da. Gainera, sasoiko frutek eta barazkiek askoz zapor hobea dute. Ez du zerikusirik neguan jaten den zaporerik gabeko tomate batek orain daudenekin. Nik beti aholkatzen dut bertako produktua bere sasoian erabiltzea.

Udan gure dieta ez zaintzeak arrisku kardiobaskularra areagotzen du?

Dezente. Aurreko hilabeteetan saiatzen gara zaintzen, kiloak galtzeko, eta abuztuak gure elikadura guztiak deskuidatzen dugu eta ez dugu kirolik egiten. Komeni ez zaizkigun produktuak kontsumitzen ditugu eta lekale eta barazkiez ahazten gara, bero egiten duenean barazkiak dastatzea den errazarekin. Baliteke dilistak jateko gogo askorik ez izatea, baina entsalada batean txitxirio batzuk sar daitezke, eta hotzean jan. Hala, barazkiak eta lekaleak jango genituzke.

Hori da kontua, ez dela gogorik izaten…

Egun, humusa bezalako produktuak kontsumitzea modan dago. Edozein lekura eraman daiteke, eta azenario makiltxoekin jan daiteke. Halaber, ogitarteko bat egin daiteke, ogi onarekin, eta hondartzara eraman. Apur bat pentsatuta erraza da osasuntsu jatea.




© Assumptio Proinnova Fundazioa 2019

  • Facebook
  • Twitter
  • YouTube