‘¡Que no te queme el verano! Prevención del Cáncer de Piel’, ostegun honetan, hilak 4, Zerkausian

  • Maite López eta Salud García doktoreek, Asunción Klinikako Kirurgia Orokorreko Zerbitzuko kideek eskainiko dute hitzaldia, 18:00etan

  • Asunción Klinikak antolatuta dago, Osasuna Kalean kanpainaren barruan, zeinetan lau hitzaldi egingo diren ekaina eta uztaila artean

  • Hitzaldia uda garaian azala zaintzeaz ariko da, eta gure azal osasuna hobetzeko moduetan nahiz hura ez zaintzearen ondorioetan egingo du pisu

  • Eguzki azpian egotea bi motako minbizien eragile izan daiteke: epitelioma eta melanoma


Hitzaldia: ¡Que no te queme el verano! Prevención del Cáncer de Piel

Hizlariak: Maite López eta Salud García, Asunción Klinikako Kirurgia Orokorreko Zerbitzuko kideak

Lekua: Zerkausia

Eguna: Uztailak 4 osteguna

Ordua: 18h

Antolatzailea: Asunción Klinika


Datorren uztailaren 4an, 18:00etatik aurrera, Tolosako Zerkausiak ¡Que no te queme el verano! Prevención del Cáncer de Piel hitzaldia hartuko du Asunción Klinikako Kirurgia Orokorreko Zerbitzuko kide Maite López eta Salud García doktoreen eskutik. Osasuna Kalean kanpainako hirugarren saioa izango da; Asunción Klinikak, bere Assumptio Proinnova Fundazioaren bidez herritarrek bizimodu osasuntsuez eta gai medikoez herritarrak hezi eta informatzeko saioak dira. Aurrez, beste bi ekitaldi egin ditu, artrosiari buruz bata eta desnutrizioari buruzkoa bestea.


Hirugarren hitzaldiak udan azalaren zainketa nola egin landuko du. Udan sartuta, azala zaintzea ezinbestekoa da lesioak ekiditeko. Bi minbizi mota azpimarratu dituzte Lopez eta Garcia doktoreek: epiotelioma eta melanoma. Zirujauek gaixotasun horiek arlo medikotik jorratuko dituzte, baina ulerterrazean, herritarrei azala ez zaintzeak sor diezazkieten arazoak azpimarratuz.


Calendario de las charlas - Osasuna Kalean

Lunes 10 de junio. 18h. “Artrosis: Causas, Consecuencias y Tratamiento”. Arturo Díaz y Elías Javier (Servicio de Traumatología de Asunción Klinika)

Jueves 20 de junio. 18h. “Desnutrición y Fragilidad en las Personas Mayores”. Joseba Muñoz (Geriatra)

Jueves 4 de julio. 18h. “Cáncer de Piel: Prevención y Tratamiento”. Maite López y Salud García (Servicio de Cirugía de Asunción Klinika)

Jueves 11 de julio. 18h. Charla-Taller sobre Cocina Saludable y Factores de Riesgo Cardiovascular. Ariane Núñez (nutricionista), Luis Sollet (cardiólogo) y Roberto Ruiz (cocinero Hika Txakolidengia)


López eta García doktoreen aburuz, azala urte osoan zehar zaindu behar da: “Babes faktorea murriztu dezakegu garaiaren arabera, baina beti dago eguzki erradiazioa, baita lainotuta dagoenean ere, beraz, urte osoan zaindu behar dugu”. Garaiz detektatzea ere kontuan hartu beharreko faktorea da: “ Lehendabizi egin behar duguna azala ikusteaz arduratzea da, eta orbanak eta lesio pigmentarioak aurkituz gero, dermatologora joan. Alarma zeinu asko daude, ABCDE arauen bidez detekta daitezkeenak”.


Hargatik, doktoreek epitelioamak, eguzki min pilatuak eraginak, melanomengatik bereizteko gakoak eskainiko dizkigute, uneko eguzki-hartzeekin lotuago baitaude hauek: “Epiteliomak lesio gorriskarak dira, kostratsuak, nevularrak, siku itxurakoak. Zaurien itxura izan dezakete, baina osatzen ez diren ezberdintasunarekin. Ixten ez den zauria azaleko minbizia izan daiteke, eta espezialistarengana joan beharra dago hargatik. Melanomak, berriz, lesio definituagoak dira, pigmentatuak, eta kolorearengatik aise ezberdindu daitezkeenak”.




© Assumptio Proinnova Fundazioa 2019

  • Facebook
  • Twitter
  • YouTube