Aldakako protesia: gastatzea edo haustura duen aldakaren irtenbidea

Aldakako protesiak kaltetuta dauden artikulazioak ordezteko gailuak dira. Gisa horretara, funtzionaltasuna errekuperatzen dute artikulazio hori minduta duten eta tratamendu kontserbadoreen bidez funtzioa berreskuratu ez duten pazienteek.


Mugitzeko garaian gure autonomia bermatzen duen artikulazio garrantzitsua da aldaka. Alabaina, bere funtzionamendua kaltetua gerta daiteke, bi gaixotasunengatik bereziki. Artrosia da nagusiena, zeinak kartilagoaren gastatzen baten bidez aldakaren mugikortasuna gutxitu edo oztopatzen duen, eta bere funtzioak mugatuz eta egunerokoan eragina izanez.


Aldakako beste kaltetze bat bere haustura da, femurraren goikaldean gertatzen delarik. Bi kasuetan, protesien ezartzea da arazoa konpontzeko irtenbiderik erabiliena, honek osoak edo zatikakoak dituen arazoak dituenean.


Gure aldaka naturalak kalteak dituenean hura ordezten duen gailu artifiziala da protesia

Zein motatako protesiak daude?

Gaur egun zenbait motako aldakako protesiak daude, paziente bakoitzaren lesio motaren eta graduaren arabera erabiltzen direnak. Nolanahi ere, kasurik gehienetan lau mota hauetakoak dira aldakako protesiak ezartzeko ebakuntzak:


  • Aldakako protesi osoa: Protesia femurrarekin lotzen duen zurtoina da. Kotilo batek pelbisera lotzen du, eta buru-femorala eta intsertu azetabularra elkarren artean artikulatzen dira. Erabilienak dira artrosi kasuetan, buru-femoralaren eta azetabuluaren gainkaldea estaltzen duen kartilagoaren gastatzea zuzentzen baitu.

  • Aldakako protesi partziala: Aldatze osoaren antzeko mekanismoa du mota honetako protesiak. Kasu honetan ere protesia zurtoin bidez lotzen zaio femurrari. Ezberdintasuna da buru-femorala zuzenean lotzen dela pelbisarekin, hausturetan azetabuluak ez duelako zertan kaltetua egon.

  • Berrikuste protesiak: Aurrez ezarritako protesi baten aldatzea da, izan osoa nola zati batena. Protesia kaltetuta dagoenetan egiten da, eta beste bat ezartzen da, mina gutxitu eta funtzio artikulatorioa bermatzeko.

  • Resuperfizializazio protesia: Buru-femorala biltzen duen kaputxa metalikoa da, eta metalezko kotilo batekin artikulatuta aldakak bere funtzioa egitea ahalbidetzen du. Paziente gazteenentzat diseinatu zituzten, bere bizitzan zehar zeinbat berrikuste behar lituzketelako, baina beren iraunkortasunaren inguruko zalantzen bigarren mailan kokatu dituzte.


Zein komeni zait?

Paziente bakoitzari komeni zaion protesi mota zenbait faktoreren araberakoa da; hala nola, pazienteak duen kaltetze mota da horietako bat, ea gastatzearen edo hausturaren ondorioz behar duen, alegia. Adina eta hezurren kalitatea ere kontuan hartzeko faktoreak dira, eta baita aurrez izan dituen ebakuntzak edota zirujauaren iritzia ere, zeinak bere kriterioa baliatu dezakeen bataren edo bestearen arteko hautua egiteko.


Aldakak duen kaltetze mota, nola pazientearen adina eta hezurren kalitatea, protesiaren hautaketan eragina duten faktoreak dira

Nola ezartzen da aldakako protesi bat?

Ordu eta erdi inguru irauten duen kirurgia baten bidez ezartzen da protesi bat, eta anestesia rakideoa behar du. Ireki bat egiten da izterraren goikaldean, eta kaltetutako aldaka zatia protesiaren ordez aldatzen da. Hori egin ostean, irekitako eremua itxia eta dranje bat mantetzen da bi egunean zehar.


Kasu batzuetan, ebakuntzak odol transfusio bat behar du, kirurgia egiten den bitartean odol asko gal baitezake pazienteak. Hori geroz eta gutxiago gertatzen den zerbait da teknika berrien agerpenarekin. Horrez gain, operazio-ostekoan analgesikoak ematen zaizkio pazienteari, mina baretu dakion.


Errekuperazioa, pausoz pauso

Aldakako protesia ezarri zaien pazienteek egun bat inguru behar dute zutik jarri eta oinez hasteko. Ospitaleratuta igarotzen duten lauzpabost egunetan zehar zenbait ariketa egiten dituzte, erreabilitazioari ekiteko:

  • Kuadrizepsaren uzkurtzeak. Ohean ahoz gora etzanda, almohada txiki bat ezarri belaun azpian eta beheruntz egin, muskulua uzkurtuz.

  • Ipurmasailen indartzea. Belaunak flexionatuta ahoz bera, har arnasa pelbisa igo eta ipurmasaila uzkurtzen duzun bitartean. Jaitsi poliki arnasa botatzen duzun bitartean.

  • Aldakako aduktoreak. Ohean ahoz gora, aldakak flexionatuta zanpa ezazu pilota txiki bat hiru segunduz.

  • Aldakaren eta belaunaren flexioak. Ohean ahoz gora, doblatu belauna taloiak ipurmasailetara eramaten saitzen zaren bitartean, ohean irristatuz.


Ospitaleratzearen ostean pazienteak erreabilitazio prozesuari ekingo dio, bere aldakaren funtzioak berriz hartzeko asmoz. Honek eskilarak igotzea, sentadilak egitea edo oreka ariketak egitea bezalako lanak ekarriko dizkio pazienteari, beti ere norberaren adinaren edo indarraren arabera egingo direlarik.




© Assumptio Proinnova Fundazioa 2019

  • Facebook
  • Twitter
  • YouTube