Tolosaldeko ospitale-desnutrizioaren inguruko ikerketa

Desnutrizioa arazo garrantzitsua da gure ospitale inguruan bi arrazoi direla-eta: prebalentzia maila altua eta erikortasuna eragitea, zeinak ospitale egonaldiak areagotu ditzakeen. Klinikoek eta osasun arduradunek egoera ezagutzen duten arren, ohikoa da ez nabarmentzea.

Asistentzia kalitateak, helburu terapeutikoak lortzeko, zainketa, mantenua eta pazienteen nutrizio egoeraren tratamendua eragiten ditu.

Nutrizio egoera ez artatzeak arrisku eta segurtasun kliniko eza egoeran jarri ditzake gure pazienteak. Hori dela-eta, desnutrizioaren detekzio goiztiarrak edota pairatzeko arriskua beharrezko baldintzak dira tratamendu eta jarraipen egokia goiztiartasunez egiteko.

 

Desnutrizioaren presentziak gaixotasunaren garapena eta pronostikoan eragin dezake ospitaleratu diren pazienteetan, baita ospitaleko egonaldia zein osasun kostua areagotu ere.

Ugari dira desnutrizioaren detekzio goiztiarrerako deialdiak egiten dituzten erakunde zientifikoak eta nazioko zein nazioarteko erakundeak, zeinak behar adina neurri jartzen dituzten martxan ondorioak ez pairatzeko. Nutrizio baheketa sistematizatu eta pazienteen desnutrizioa identifikatzeko helburuarekin, Osakidetzak berariaz gehitu du lan-lerro hori 2020. urteko Pazientearen Segurtasun Estrategian.

Helburuak

  • Asuncion Klinikan ospitaleratzen diren pazienteen desnutrizio prebalentzia, maila eta mota zehaztu

  • Ospitalizazioan sor daitezkeen arrisku faktoreen eta pazienteen nutrizio egoeraren arteko lotura ikertu

  • Ospitalizazioan sortutako arazoen eta desnutrizioaren arteko harremana ikertu

    • Dehiszentzia kirurgikoa

    • Infekzioa komunitatean

    • Presioak eragindako ultzera agerraldia

    • Berriz ingresatzea

  • Ospitaleratu diren pazienteen desnutrizioaren eragin ekonomikoa aztertu

  • Egun oinarri zientifikoa duten ezagutzen bitartez, zuzenketa metodoak ezarri, desnutrizioaren ondorioak saihestu ditzaketen behar adina neurri martxan jartzeko

Jardute-denbora

Erakunde laguntzaileak

vicomtech_150ppp.png
auso lagun.png
biodatup.png

Erakunde laguntzaileak

hazitek.png

Harremanetarako:

Assumptio Proinnova Fundazioa

Izaskungo Bidea, 20400, Tolosa

Tel: 943 697030

E-maila: info@assumptiofundazioa.com

© Assumptio Pro Innova Fundazioa 2019

  • Facebook
  • Twitter
  • YouTube