Ospitalizazioko desnutrizioaren inguruko ikerketa Estatuko hainbat zentrorekin batera

Ospitalizazioko desnutrizioa arazo garrantzitsua da prebalentzia eta erikortasuna direla-eta, eta oraindik orain, oharkabean mantentzen da osasun arloko profesional eta arduradun gehiengoarentzat.
 

Gure herrialdean argitaratutako hainbat ikerketek balioesten dute ospitalizazioan jasaten den desnutrizioaren prebalentzia % 26,7 eta % 50 artekoa dela.

 

Guztiongatik da ezagun desnutrizioak erikortasuna eta ebakuntza osteko egoeran zailtasunak areagotzen dituela, baita ospitaleko egonaldia luzatu eta osasun arretaren kostua handitu ere.

 

Esparru honetan lan egiten hasteko Asuncion Klinika nazioko ikerketa batean ari da elkarlanean ondorengo zentroekin:

  • Alacanteko San Juan Unibertsitate Ospitalea

  • Murtziako Morales Meseguer Unibertsitate Ospitalea

  • Malagako Serrania de Ronda Ospitalea

 

Helburua da pazientearen inguruko datuen bilketa egitea ospitalizazio momentuan, lau hilabeteetan zehar:

  • CONUT (Nutrizio Kontrola): ospitalizazio momentuan

  • Sexua

  • Adina

  • Ospitalizazioko zerbitzu medikoa

  • CIE-10 diagnostikoa

Helburua

  • Lau hilabeteko iraupena izango duen ikerketaren helburua da nutrizio baheketa egitea, zeinak desnutrizio egoeran dauden sujetuak identifikatzea ahalbidetzen duen ospitalizatu diren pazienteen artean.  Ospitalizazioa egiten den momentuan egiten da CONUT nutrizio kontrolaren bitartez.

Lotutako dokumentuak

Erakunde laguntzaileak

Harremanetarako:

Assumptio Proinnova Fundazioa

Izaskungo Bidea, 20400, Tolosa

Tel: 943 697030

E-maila: info@assumptiofundazioa.com

© Assumptio Pro Innova Fundazioa 2019

  • Facebook
  • Twitter
  • YouTube